Entrenamendua Hobekuntza Kolaboratiboan Euskadin

Partaidetza-lidergoa eta Agilismoa

Nondik abiatzen gara

Mugimenduan eta aldatzen ari den momentu batean gaude, non bitartekoen murrizketa eta denbora mugatua nagusitzen diren, baina era berean, premia eta beharrizan handiagoa daukagu jakiteko beste modu batzuk dauden ala ez garena izateko eta lanean elkarrekin aritzeko.

Aukerak eskaintzen dituzten leihoak ere zabaltzen ari dira, ausartak bagara, eta bide berriak, ikuspegi berriak irekitzen baditugu, eta dauden oinarri irmoen gainean eraikitzen jarraitzen badugu.

Burututako ibilbidea baloratuz eta era berean, gure lantaldetan, sareetan eta herritarretan dauden sormen eta adimen kolektiboa zabalduz eta aktibatuz.

Berrikuntza Kolaboratiboaren Prestakuntza Intentsiboan, galdera hau elkarrekin arakatzeko gonbidatzen zaitugu:

Nola hobetu dezakegu gure elkarlanerako eta berrikuntzarako ahalmena, gure lan taldeetan eta gizartean, eraldatze prozesuak errazteko?

Norentzat egiten dugu

Administrazio Publikoan lan egiten baduzu eta lantaldean aritzen bazara, beste lan-eredu batzuk behar dituzula uste baduzu… hau zuretzat izan daiteke.

Administrazio Publikoan lan egiten baduzu eta lantaldeak eta proiektuak koordinatzeko ardura baduzu… hau zuretzat izan daiteke.

Lan egiteko modua aldatu nahi baduzu edo gauza ezberdinak egiteko beharrizana baduzu… hau zuretzat izan daiteke.

Edonola ere, funtzionatzeko modu berriak sortzea ahalbidetuko dizun jauzia eman behar baduzu… Gainera, badakizu salto hori beste pertsonak batzuekin egin behar duzula, ez dela banakako erronka, baizik eta apustu kolektiboa dela… Orduan, hau zuretzat izan daiteke.

Komunikazio korporatibo tradizionalak pauso bat eman behar du prozesu dinamikoago eta sofistikatuago baten alde. Garrantzitsuena da prozesu hori elkarrizketan oinarritu behar dela.

Harvard Business Review

Zeri deitzen diogu Berrikuntza Kolaboratiboa

Lidergo parte-hartzailea

Ingelesez, Art of Hosting edo Art of Participatory Leadership

Praktika oso eraginkorra da jakintza kolektiboa eta tamaina guztietako erakundeek autoantolaketarako gaitasuna baliatzeko.

Aurkituko ditugun erronkei aurre egiteko baliagarriak diren elkarrizketak errazteko eta sustengatzeko, hainbat metodo uztartzen ditu, lantaldeen adimen kolboratiboa aktibatuz.

Agilismo

Ingelesez, Agile.

Hauek sustatzen ditu: Egokitzapenezko planifikazioa, garapen ebolutiboa, entregatze goiztiarra eta etengabeko hobekuntza, eta erantzun azkarra eta malgua aldaketarekiko.

Metodologia biziak (Scrum/Kanban) paradigma aldaketa batean oinarritzen dira, software garapenaren industrian sortu zena, eta azken urteotan hainbat sektore eta tamainatako enpresetan zabaldu da.

Emate grafikoa

Visual thinking eta graphic recording terminoei lotuta.

Basada en el pensamiento visual, es una apuesta por la Pentsamendu bisualean oinarritua, eraiketa kolektiboaren apustua da, bai eta berehalako feedback-aren eta adimen kolektiboa eraikitzen duten hainbat kanalen bidez kolektiboki konektatzeko ahalmenaren aldekoa ere. Esperientzian zehar erabiliz gero, uztari ekarpen nabarmena egiten dio: kolektibotik “sortzen dena” eta lantaldeak sendotzen duena.

Ekitaldian

Kultura bizi eta kolaboratiboa gehitzea

Nazioarteko esperientzia ba tproposatzen dizugu, “learning by doing” (ikasi egiten) ikuspegian oinarritua; lehenengo momentutik egiteari ekingo diogu.

Taldeko lanaren eredu, tresna, dinamika eta teknikak landuko ditugu, gure sortzeko gaitasun kolektiboa indartzeko eta gure lantaldeen eraginkortasuna, Administrazio Publikoaren baitan, sendotzeko.

Ibilbide bat biziko dugu:

gure eguneroko jardutetik abiatuko gara, non zaila den sortzea lantaldearen bizipena eta proiektu, ideia eta jarduerekiko banakako eta taldeko konpromisoa, eta konexio kolektiboaren bizipen batera iritsiko gara eta bizipen hori nola lortu esperimentatuko dugu, lan estilo ezberdin baten bidez, bizkorragoa, bisualagoa eta parte-hartzaileagoa.

Ez duzu gauzak aldatzen dagoen errealitatearen aurka borrokatuz. Zerbait aldatu nahi baduzu, egungo ereduak zaharkituko dituen eredu berria eraiki ezazu.

Buckminster Fuller

Zertarako parte hartzen dugu Berrikuntza Kolaboratiboko ekitaldi honetan:

  • Nazioartean eta Administrazio Publikoan gertatzen ari diren praktika kolaboratiboak bertatik bertara ezagutu eta esperimentatzeko.
  • Zure lantaldeak antolatzeko baliagarriak izango diren modu berriak ahalbidetzeko, berrikuntza, eraginkortasuna eta elkarlana sustatzeko, eta horrela emaitza hobeak lortzeko.
  • Kultura bizkor eta kolaboratibo bat gehitzeko, zeina joera bihurtu den, enpresen arrakastarako emaitza jasangarrietan eragin handia baitu.
  • Admnistrazio Publikoa berrasmatzea ahalbidetuko duen aukera zabaltzeko, humanoagoa eta helburu ebolutiboei bideratua.
  • Lantalde eta erakundeetan inteligentzia kolektiboa eskuratzen ahalbidetuko diguten tresnak erabiltzeko; tartean, Open Space, World Kafe, Zirkulua, Esker Oneko Ikerketa, U Teoria, Erein, Entzun, Galdera Ahaltsuak eta Jardute Jakintsurako Diseinua.
  • Pertsona guztien sormena nola baliatu praktikatzeko, bai ea mdu eraginkorrean elkar komunikatzeko eta aurrean ditugun gatazketan nabigatzeko.
  • Gure lantaldeen partaidetza-maila areagotzeko, erabaki hartze eraginkorrak, gatazken eraldaketa eta taldeko kide izatearen zentzua sustatzen dituzten praktikak inplementatuz, aukera, erronka eta aldaketei bizkor erantzuteko xedearekin.

Noiz?

2019ko urriaren 23, 24 eta 25ean
8:30etik 17:30era
Eguerdian kafea izango dugu, bai eta bazkaria ere.

Non?

Izarra Centre
Zearkalea, 36
48260 Ermua
Bizkaia, Euskadi

Nortzuk gara

Gustatzen zaiguna garapen humanoa eta gizarte-ehundura sustatzea da, pertsonei eta erakunde publiko eta pribatuei zuzendutako ezagutzaren, trebakuntzaren eta laguntzaren bitartez.

Lau hamarkadatik gora daramatzagu hori egiten Euskadin, beste lekuetako eragileekin kolaboratzen. Hori dela eta, hainbat metodologia eta tresna erabiltzen ditugu, batzuk trukeetan ikasitakoak, beste batzuk berriz, gure lantokietan diseinatutakoak.

Hirugarren Sektore Sozial indartsu baten aldeko apustua egin dugu, egungo gizartean paper bat beteko duena. Horretaz gainera, inplikatuta eta elkarren artean konektatuta dauden pertsonek garatutako komunitateen aldeko apustua ere egin dugu, bai eta jendearentzako sistemak eta politikak sustatuko dituen Administrazio Publikoaren aldeko apustua ere. Honetan dihardugu egunero. Laguntzen eta esfortzuak pizten.

Elkarlanak, elkarrekin sortzeak eta komunikazio irekiak gure erakundearen estandarrak osatzen dituzte. Horien bidez 15 urteko ibilbidean estrategiak, metodologiak eta dinamikak garatu ditugu, adimen kolektiboa (AK) aktibatzeko eta partaidetza-prozesuak emateko.

Nazioarteko lantalde grinatsua gara, ausarta eta jakin-
mina duena. Gure aniztasunak ahalbidetzen digu ikasketa azkarreko inguruan lan egitea, enpresa-jarrera proaktibo baten bidez. Eskarmentu handia dugu honetan: Barruko eta kanpoko komunikazioko tresnak eta estrategiak garatzen eta gizarte zibilaren eta beste sektore publiko/pribatuen, GKEen eta boluntariotzako erakundeen arteko sareko eginkizuna eta lan kolaboratiboa garatzen.

Eragileak

Carolina Escobar Mejía

Carolina Escobar Mejía

Ekintzailea.Agile Coah. Practitioner: Art of Hosting. Gizarte-berrikuntza eta Adimen Kolektibioa biziki interesatzen zaizkio. Somos Más Europe egitasmoaren sortzaileetako bat. Kolaboratzailea Impact HUB sarean, inbertsio-bazkidea: Impact HUB Bogotá. Espacio Abierto kolektiboaren sortzailea. Masterretako irakaslea, Madrileko Unibertsitate Autonomoan eta Bartzelonako Unibertsitatean. Eragilea berrikuntzan, agilismoan (Agile/Scrum/Kanban) eta Design Thinking-en. 12 urtetik gorako eskarmentua aholkularitzan, ereduak, estrategiak eta prozesuak diseinatzen, eta horien ezarpenak dakarren erakundeen aldaketaren kudeaketa ematen. Aditua Ezagutzaren Kudeaketan eta Sareko Lanean, (tejeRedes metodologia). Gai hauek interesatzen zaizkio: gizarte-aldaketa, ekintzailetza, adimen kolektiboa, esperientzien sistematizazoa, kudeaketa bizkorreko metodoak, erakundeen garapena, ICT4D eta Open Government. Kolaboratzailea ondoko ekimenetan:TEDx. Mentore: Youth Business International.

Maria Claudia Herrera Prieto

Maria Claudia Herrera Prieto

Pertsonei eta erakundeei ikasten eta hazten laguntzen dieten elkarrizketa esanguratsuak sortzea eta mantentzea interesatzen zaio. Espainiako esteka: Art of Hosting. Zuzenbidean eta MBAn lizentziaduna, aholkularia da hemen: Somos Más Europe. Eskarmentu handia du adimen kolektiboa aktibatzen erakunde eta enpresetan, non prozesuetan laguntzen duen. Prozesu horietan lan egiteko eta konpromisoa eta partaidetza sortzeko modu ezberdinak lantzen dira, hainbat ikuspegi eta metodologia aplikatuz.

Carlotta Cataldi

Carlotta Cataldi

Eragilea eta dokumentzaile grafikoa da, freelance. Art of Hosting praktikatzen du 2009 urteaz geroztik. Master en Liderazgo Estratégico para la Sostenibilidad bat du BTH-n (Suedian). Bere bizi-proiektua pertsonei laguntzea da, haien bizitzen asmoak deskubri ditzaten, banakako eta taldeko “visioning” prozesuen bitarte, gizartea kontzienteagoa eta zoriontsuagoa sor dadin.

Marcela Sotela Odor

Marcela Sotela Odor

Educadora, mediadora, alma creativa y anfitriona de procesos participativos. Nacida en Costa Rica, a esta tica le apasionan los intercambios de ideas y las relaciones interculturales.  A lo largo de su carrera profesional, se ha definido como un puente entre diferentes puntos de vistas creando espacios para facilitar conversaciones alrededor de la colaboración, el crear comunidad y la resolución de conflictos.  Marcela en una facilitadora enfocada en procesos participativos (Art of Hosting) así como el uso de lenguaje visual. 

Egresada del programa en Ingeniería Química de la Universidad de Costa Rica, obtuvo una maestría en Política Pública con énfasis en sociedad civil del Humphrey School of Public Affairs de la Universidad de Minnesota.

Catalina Chona

Catalina Chona

Coach Profesional Certificada y Formadora de alto impacto con más de 17 años de trayectoria profesional en empresas públicas y privadas, especialista en facilitar que las personas quieran poner su talento en acción dentro de las empresas para el desarrollo de organizaciones con alma y altamente efectivas.

Diseña e imparte experiencias de aprendizaje colectivo y eventos corporativos para el engagement, cohesión y alineación de equipos y el desarrollo de habilidades en procesos de transformación cultural en entornos de cambio e incertidumbre. Es docente del Master de Desarrollo Directivo y Líder Coach en la Escuela Europea de Dirección y Empresa EUDE. Promotora y Coordinadora de los talleres de Arte y Creatividad de Voarte en Latinoamérica.

EDE Fundazioaren laguntzarako lantalde eragilea

Eduardo Escobés

Eduardo Escobés

Eskarmentu handi du gizarte-erakundeetan aldaketa eta eraldaketa prozesuak sustatzen, Erakundeen Garapena ikuspegitik Fundacion EDE. Prozesu horietan aholkulari, banakako eta lantaldeetako coach eta eragile aritu da. Art of Hosting-ari eta Scrum Master entrenamenduei buruzko ekitaldietan parte hartu du.

María Gutiérrez

María Gutiérrez

Dinamizatzaile sozial peto-petoa da Fundación EDE, urteak daramatza prestakuntza-planak koordinatzen, diseinatzen eta egiten. Horrekin batera, erakundeentzako metodologia eta laguntza berriak ikertzen ibilbide luzea egin du. Oasis Metodologiaren eragilea hainbat alditan (Instituto Elos), bai eta eraikuntza kolektiborako partaidetza-prozesuetan ere.

Itziar Garay

Itziar Garay

Norbera, lantaldea eta erakundea aldatzeko prozesuetan aditua Fundacion EDE. Kalitate-sistemen kudeaketan aditua, bai eta coaching bidezko begirada sistemikoan ere. Visual Thinking teknikarekin aritzen da eta erakundeen prozesuetan eragile grafikoa da.

lankidetzarekin:

Linda Joy Mitchell

Linda Joy Mitchell

Rowan Simonsen

Rowan Simonsen

Matrikula

Ikastaroaren amaierak inbertsio bat eskatzen du

700€

Dena dela, dirua ez litzateke arazo bihurtu behar ekitaldian parte hartu nahi izanez gero. Jar zaitez harremanetan gurekin eta hitz egingo dugu.

Jar zaitez gurekin harremanetan

Ekimena bultzatuta:

Fundación EDE Fundación EDE Somos Más